HEMEN DEBAGOIENA

Lau gune eta eskaintza kultural zabala sanmigeletan eta errosarioetan

Mirari Altube Arrese 2021ko ira. 17a, 12:30

Aurten ere ez dela jairik izango San Migel eta Errosario bueltako egunetan adierazi dute Udal ordezkariek baina eskaintza kultural zabala gertatu dute egun horietarako; besteak beste, kontzertuak, haurren danborrada eta ikuskizunak izango dira. Eta lau gune zehaztu dituzte ekitaldietarako: azoka kultura gunea, kiroldegia, plazako pilotalekua eta Irunberri plaza.

"Elkar zainduz, zentzuz eta errespetuz" jarduteko dei egin diete udal ordezkariek herritarrei, aurten ere. "Helduko dira sanmigelak eta errosarioak elkarrekin ospatzeko egunak, baina, bitartean, azken ahalegin bat egin beharrean gaude", adierazi du Iñaki Olalde Altzelai kultura zinegotziak.

Hala, eskaintza kulturalari egingo diote lekua irailaren 24an hasi eta urriaren 3ra bitartean. Eta gune gehiago izango dira ekitaldietarako aurten "pilaketak saihesteko". Horrela azaldu du Olaldek: "Zenbaitetan, handiagoa izango da edukiera, beraz, herritar gehiagok gozatu ahal izango du kultura eskaintzaz, prebentzio neurri guztien bermepean". Eta gaineratu du: "Oso aintzat hartua izango dugu unean uneko egoera. Moldaketarik egin beharra balego, moldatu egingo genuke. Halaxe eskatzen du egoerak".

Eskaintza kulturalaren barruan askotariko hitzorduak iragarri dituzte; besteak beste, kontzertuak, haurren danborrada, gazta lehiaketa, Atsolorra, haurrentzat jolas parkeak haurrentzat ikuskizunak eta Oñatiko Musika Bandaren kontzertuak.

Egitaraua

Hona hemen egitaraua osorik.  Sarrerak hartu beharko dira ekintza gehienetarako eta bihar, irailak 18, (10:30) jarriko dituzte salgai, ohiko lekuetan: Txokolateixan, plazako leihatila digitalean eta Udal webgunean.

Irailak 24 –urriak 4
Oñati Begi Bistan argazki erakusketa,plazako arkupeetan.

Irailak 24 |ostirala

  • 22:00 Azoka Kultura Gunea: La Basu bakarlariaren kontzertua.

Irailak 25 |larunbata

  • 19:30 Zubikoa kiroldegia: Oñatz Dantza Taldearen 50. urteurreneko jaialdia.

Irailak 26 |igandea

  • 10:30 Merkatu Plaza eta Azoka Kultura Gunea: Artisau azoka.
    (Kartel lehiaketako kartelak ikusgai egongo dira).
  • 10:30 Santa Lutzia: Nazioarteko 61. Artzain Txakurren trebetasun lehiaketa.
  • 11:00 Udaletxea: Atsolorra: Jaiotako haurrei ongietorria.
  • 16:30 Portuko plaza: 12. Mus Txapelketa.
    Izen ematea 16:15 arte.
  • 18:00 Zubikoa kiroldegia: Haurren Danborrada, Musika Bandak lagunduta.
  • 20:00 Azoka Kultura Gunea: Neomak taldearen kontzertua.

Irailak 28| asteartea

  • 17:00 Azoka Kultura Gunea: Eriz magoaren Auskalo ikuskizuna.
  • 22:00 Azoka Kultura Gunea: Esti eta Mikel Markez taldearen kontzertua.

Irailak 29| asteazkena

  • 09:00 Txistulari taldearen goiz-eresia.
  • 11:00-19:00: Gazteentzako (DBH) kubo eta topalekuko adinekoentzako ekintzak.
  • 12:00-14:00 /17:00 -20:00 Etxaluze (eguraldi txarra eginez gero Zubikoa kiroldegia): Haur parkea.
  • 13:00 Azoka Kultura Gunea: Musika Bandaren kontzertua.
  • 19:30 eta 22:00 Azoka Kultura Gunea: El Drogas Akustik Fraktion kontzertua.

Irailak 30| osteguna

  • 13:00 Azoka Kultura Gunea: Jotak, Acordes Navarros taldearen eskutik.
  • 20:00 Azoka kultura Gunea: Oskarbi taldearen kontzertua.

Urriak 1 |ostirala

  • 22:00 Azoka Kultura Gunea: Travellin' Brothers taldearen kontzertua.

Urriak 2| larunbata

  • 10:30 Azoka Kultura Gunea: Gazta lehiaketa eta dastaketa.
  • 13:00 Plaza: Ibilian-ibilia ekimena. Oñatiko Sare.
  • 18:00 Plazako pilotalekua, eguraldi txarra eginez gero Zubikoa kiroldegia: Herri kirolak.
  • 22:00 Azoka Kultura Gunea: Trikizio taldearen kontzertua.

Urriak 3 | igandea

  • 09:00 Txistulari taldearen goiz-eresia.
  • 11:00-14:00 Plazako pilotalekua (eguraldi txarra eginez gero Azoka Kultura Gunea):  Herri kiroletako haur parkea.
  • 13:00 Zubikoa kiroldegia: Musika Bandaren kontzertua.
    42 urteko zuzendari ibilbideari amaiera emanez, Iñaxio Ibarrondoren gidaritzapean azken kontzertua.
  • 19:30 Azoka Kultura Gunea: Bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia eta Aitor Tatiegi.
    Gai jartzaile: Txinparta Bertso Eskolia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak