Gaur, irailaren 7an ekin diote 2020-2021 ikasturteari Euskal Autonomia Erkidegoan; guztira 370.000 ikasle inguru dira, eta horien artean daude Debagoieneko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta DBHko lehen eta bigarren mailakoak. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleak, irailaren 15ean hasiko dira, eta batxilergokoak eta Lanbide Heziketakoak, berriz, irailaren 14tik aurrera bueltatuko dira ikasgeletara.
Hezkuntza Sailak agindutako irizpideei eta protokoloari jarraituz, hau da, maskara jantzita, segurtasun distantziak gordeta eta ikastetxeetarako sarbidea ate ezberdinetatik egokituta ekin diote lehen egunari. Urduritasun apur batekin baina ilusio handiarekin.