ALBISTEAK

4.000 ganadu inguru batuko da Urbiako larreetan

Maider Arregi 2020ko mai. 4a, 14:45

Koronanbirusak ia dena eten duen honetan, naturak aurrera darrai. Ganaduak ez du COVID-19az ulertzen; askatasun gosez dago eta mendietako larretara joateko sasoia heldu dela badaki. Oharkabean maiatzaren 1a iritsi da eta udaberriko giro ederra lagun asteburuan hasi dira pixkanaka Urbiako larre berdeetara ganadua iristen. Garai bateko transhumantzia mantentzen duenik ere bada. Ruper Altzelai eta Maialen Madina artzainen testigantza jaso ditu GOIENAk.

Hala, maiatzaren 1a iritsi eta Arantzazuko belardietako behor kuadrilla Urbiara eroan ditu Ruper Altzelaik. Ondo baino hobeto dakite behorrek bidea eta gogotsu, aise heldu dira Urbiako zelaietara.

Inoiz baino ederrago dago natura; negu suabea egin du eta naturaren kolore berdea ezohikoa dela diote Urbia inguruan dabiltzan artzainek. Bitxilore zuriz estalita daude zelaiak, 7 astez inortxok ere zapaldu gabe. Baina orain, akabo isiltasuna eta orain arte mendi eta larreek izan dute bake ezohikoa.

Ardiak ere belar freskoaren gosez daude. Gesaltza baserriko 150 buruko artaldeak baina, ekainera arte itxaron beharko duela azaldu du Maialen Madina artzainak.

Bizkaian, ordea, San Isidro egunean maiatzaren 15ean egingo dute mendi-larreen irekiera. Aldunditik gogorarazi dute abeltzainak oso direla beharrezkoak larre hauen kudeaketa egokirako eta ondore, mendi hauek gizarte osoaren gozamenerako izan daitezen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak