Arantxa Ariztimuñok, Foru Aldundiko Mendia eta Natura Inguruneko zuzendariak, eta Julen Irastorza Oiartzungo abeltzainak Gipuzkoako larreen irekierako bandoa irakurrita eman diote hasiera denboraldiari.
Aldundiko ordezkariak aitortza adierazi die abeltzainei gizartearen izenean. Orain arteko lanbide honek jarraitu beharra duela esan du, eta abeltzainei eskatu die mendiko laarreen aprobetxamenduarekin eta kudeaketarekin jarraitzeko. Erakunde publikoak bidelagun izango dituztela ere hitz eman die: "Abeltzainok beharrezko zaituztegu larre hauen kudeaketa egokirako. Izan bedi zuen ogibiderako tresna, eta zuen lanarekin zain itzazue mendi hauek gizarte osoaren gozamenerako".
Julen Irastorza abeltzainak berretsi egin du: "Gure mendi hauek gure lanbide dira eta gure bizimodu. Gure lana, gure ogibide eginez, zuentzako kutixizko jakiak sortuko ditugu, eta larre eremuak denon gozamenerako mantenduko ditugu".