Saioan, Pili Kaltzada kazetariak, Aspegiko, Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteko, presidente Nerea Ibañezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendari Miren Elgarrestak eta Oñatiko belaunaldi ezberdinetako hiru emakume ekintzailek hartu zuten parte. Esperientziak partekatu zituzten eta ekintzaile izatearen erronkak eta zailtasunak eta kontziliazioa izan zituzten hizpide.