ALBISTEAK

Maite Alberdi: "Autoak horma jo izan balu okerragoa izango zatekeen"

Goiatz Arana Begiristain 2020ko otsailaren 3a

Kontrola galdutako auto batek jota, emakume bat zauritu zen zapatu eguerdian Oñatin. Ordubata inguruan izan zen ezbeharra, Motxon kalean. Aparkatze lanetan zebilen auto-gidaria, oharkabean azeleragailua sakatu eta haren kontrola galdu zuenean. Ibilgailua pareko kebab jatetxearen kontra joan zen zuzenean eta justu une horretan haren aurreko espaloitik igarotzen ari ziren bi emakumezkoetako bat harrapatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak