Zapatuko ekitaldien ostean izango da oraindik ere Oteizak Arantzazun egindako lanaren inguruan ikasteko aukera gehiago; esaterako, urriak 27a bitartean izango dira zabalik Arantzazuko Gandiaga Topagunean eta Nafarroako Altzuza herrian dagoen Oteiza Fundazio Museoan dauden erakusketak. Gandiaga Topagunean bisita gidatua egingo dute urriaren 19an. Horrez gainera, ikasleentzako eta haurrentzako arte lantegiak izango dira eta baita guztientzako zabalik dagoen natura laborategia ere. Ekintzetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943 71 65 75 telefonora deituta edo Info@arantzazugandiaga.com helbidera idatzita.