Grabatuta 'Odolusteak' laburrerako Kantonosteko gaupasaren eszena

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko uzt. 15a, 15:40

Kale estuan eta Jabi Sound-en musikarekin batera gaupasan zeudela irudikatu zuten hainbat figurante boluntariok zapi horia lepoan zutela. 

Zapatu goizean Kantonosteko jaiak irudikatu zituzten Oñatin. Laburmetraia baterako irudikatu zituzten Dwingi Dwingi taldeko kideen eskutik.

Odolusteak izeneko laburrerako egin zuten hitzordua oñatiarrek. Eszena bat izan da grabatu dutena.

Laburrak zer ematen duen ikusteko, hala ere, oraindik itxaron egin beharko da. Aitor Biainek eta Mikel Maiztegik ez dute gehiegi aurreratu nahi izan. Azaldu dute gustura gelditu zirela azkeneko Film Laburren Rallyko lanarekin, eta oraingoan zerbait handiagoa prestatzen dabiltzala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak