Kantonosteko jaietako gaupasa irudikatu dute Dwingi Dwingi taldearen azken film laburrean

Josu Bilbao Atxutegi 2019ko uzt. 13a, 14:16

Kantonosteko jaiak ospatzeko elkartu dira hainbat oñatiar goizeko 11:00etan. Gaupasan zeudela zirudien arren, Dwingi Dwingi taldearen azken film laburreko extrak ziren.

Zapi hori lepoan murgildu dira hainbat oñatiar goizean zehar Kantonosteko jaietan. Dwingi Dwingi taldea bere azken film laburra grabatzen ibili da hain zuzen Oñatiko kaleetan, eta extra moduan, gaupasa ederra irudikatu dute, kale estuan, Jabi Sound-en musikarekin batera.

Oñatiko taldearen azken laburrak Odolusteak izena du, eta goizeko grabaketan ikusi ahal izan denez, gaupasan Kantonosteko jaietan murgildu da kuadrilla bat. Laburrak zer ematen duen ikusteko, hala ere, oraindik itxaron egin beharko da.

Dwingi Dwingi taldeko kideek azaldu dutenez, azkeneko Film Laburren Rallyko lanarekin gustura gelditu ziren, eta oraingoan zerbait handixeagoa prestatzen dabiltza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak