Horietaz gain, mahai jolasendako gela bat, tresnak gordetzeko beste lau eta bi komun ere egokitu dituzte bertan.
Gaur aurkeztu dute soto eraberritua jendaurrean, eta bertan izan dira Urgain eskolako egungo eta lehengo langileak, Oñatiko Udaleko ordezkariak eta baita Gemma Gonzalez de Txabarri Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Gipuzkoako ordezkaria ere. Lehengo sotoaren eta egungoaren arteko aldea azpimarratu dute denek ere.
Hasieran aurreikusitako 400.000 euroak baino zerbait gehiago izan da lanen kostua eta Udalaguntza programari esker, Udalak gastuen %40 ordaindu du, eta Jaurlaritzak %60. Erakundeetako ordezkariek zerbitzu publikoak zaindu eta indartu beharra nabarmendu dute, eta kasu honetan egon den elkarlana azpimarratu.