Urgain eskolako sotoa eraberritu dute

Maialen Regueiro 2018ko abenduaren 18a

Ekainean hasi ziren Urgain eskolako sotoaren eraberritze lanekin. Sotoak 1.200 metro koadro inguru ditu eta hainbat erabilera izango ditu: mahai jolasendako gela bat, tresnak gordetzeko beste lau eta bi komun ere egokitu dituzte. 

 

 

Gaur aurkeztu dute soto eraberritua jendaurrean, eta bertan izan dira Urgain eskolako egungo eta lehengo langileak, Oñatiko udaleko ordezkariak eta baita Gemma Gonzalez de Txabarri Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Gipuzkoako ordezkaria ere. lehenego sotoaren eta egungoaren arteko aldea azpimarratu dute denek ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak