Herri proiektua
Oñati herri duin, justu eta jasangarri bat izateko, herri proiektua osatzea izango da Izaroren hurrengo pausoa. Proiektu horretan, Oñati "izan nahi duguna irudikatzen hasi gara" aitortu du. Hala, etorkizuneko Oñati honelakoa izatea nahi da, besteak beste, herri euskalduna, jasangarria, osasuntsua, gizarte osoaren ongizatea ziurtatuko duena, konexio onekoa, bakeduna, kalitatezko enplegua sortzeko eta mantentzeko gai izango dena eta teknologikoki eta produktiboki aurreratua izango dena.
Ekarpenak egiteko aukera
Izarok, aurkezpena amaitzeko, aditzera eman du, ateak zabalik daudela herritarrentzat eta ekarpenak egiteko aukera izango dutela.