Iraitz antropologian aditua da eta Euskal emakumeen historia eta memoriaren inguruko proiektu bat burutu du, XVI.mendeko emakumeen egoera zein zen aztertzeko. Garai hartako emakumeen inguruan ez da asko jakin, mende haietako historia gizonezkoek kontatu izan dutelako. Bada, gaur arratsaldean eman duen hitzaldian, arrasatearrak aurrera eraman duen proiektuaren nondik norakoak eman ditu aditzera.