Hausnartzeko eta hezteko jardunaldiak Antixenan

Maialen Regueiro 2018ko abe. 10a, 09:45

Teknologia berriak, emakumeen historia, hezkuntza ereduak, armak eta lehen sektorea izango dituzte hizpide, besteak beste, gaztetxeak aste honetan antolatu dituen jardunaldietan. 

Abenduaren 13tik 16ra izango dira jardunaldiak eta horietako bat kultura etxean izango da: "Gaztetxera joatea kosta egiten zaien horiei zuzendutako keinua izango da hitzaldiaren kokapenaren arrazoia; nolabait, gaztetxea herrira zabaltzea da helburua", diote. 

Teknologia digitalarekin hasi 

Teknologia digitalaren ingurukoa izango da lehen hitzaldia–abenduak 13, 18:30ean–esaterako. Igor Tome izango da hizlaria eta teknologia horrek gizakiaren pentsamenduan sortzen dituen aldaketen inguruan jardungo du. "Teknologia digitalen ezaugarriak dira azkartasuna eta estimulazioa, adibidez, eta horiek aldaketa ekarri dute gure pentsamenduan. Irakurketa ezberdina da. Pentsamolde konplexurako ohitura edo ariketa galtzen doa. Eta horren ondorioetako bat da publizitate sistemaren menpeko bihurtzen garela. Teknologia digitalen eragina testuinguru soziopolitikoan ere aipatuko dut", azaldu du Tomek.

Egingo den beste hitzaldi bat euskal emakumeen historiaren ingurukoa izango da–abenduak 14, 18:30ean–eta XVI. mendera egingo du atzera Iraitz Agirre hizlari arrasatearrak: "Mende hartan aldaketa handiak gertatu ziren Euskal Herrian, Europan eta munduan. Orduan hasi zen garatzen egun ezagutzen dugun sistema kapitalista eta patriarkala. Baina orduan baziren enpresa emakumeak; emakumeek oinordetza kobratzea ere normala zen eta genero indarkeriaren epaitegiak zeuden. Hori guztia zergatik ez den kontatzen eta zergatik kontatu gura dudan azalduko dut Oñatiko hitzaldian".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak