Oñatiko erdiguneko kaleetan zehar salatu zuten, eguraldi txarrari aurre eginez eta giza kate baten bidez, "mendeku politikan" oinarritutako espetxe politika. Agerraldian hartu zuen parte Oñatiko alkate Mikel Biainek, eta senideek bizi duten sufrimendurekin bukatu egin behar dela adierazi zuen.
Hain justu, urrunketa politika desaktibatzeko eskatu du EH Bilduk eta EAJk osatzen duten udalbatzak erakunde adierazpen baten bidez.