Udal jabegokoa da eraikina, goiko solairuan bi etxebizitza sozial ditu eta behean auzo erabilerarako lokalak.
Bertako energia kontsumoa gutxitzea izango da helburua eta horretarako, alde batetik, azalera tratatuko dute, isolamendua hobetuz; bestetik, instalazioei dagokienez, ur bero eta berogailu moduan gailu berritzaile bat ipiniko dute, fabrikatik eginda etorriko den modulu bat; eta horri guztiari inteligentzia aplikatuko diote.
Datuak jaso eta kudeatu ahal izango dira eta hor hasiko da unibertsitatea lanean.
Paradigmatikoa da Oñatiko kasua, energia ekoiztu, banatu eta merkaturatu egiten du Udalak eta, akordio honekin, urrats bat gehiago emango du energiari lotutako 100 urte baino gehiagoko historian.
120.000 euroko aurrekontua
Proiektuaren aurrekontua 120.000 eurokoa da; udalak 50.000 jarriko ditu eta besteek 70.000, Europar Batasunak sustatutako Horizon 2020 laguntza lerroaren bitartez eskuratutakoak. Lanek lau hilabete iraungo dute eta lehenbailehen hastea da asmoa, baina datarik ez dago oraindik.
Alde ezberdinak pozik azaldu dira eta epe labur-ertainean elkarlanerako aukera gehiago sortuko diren esperantzan.