Ibilbidea 6 kilometroren bueltan egongo da, eta Xabi Elortza antolatzaileak azaldu duenez, 89. urtean Oñatin egin zenaren nahiko antzerakoa izango da.
Gune bakoitza adin tarte konkretu bateko ekintzak batzeko asmoz antolatu dute.
Eguneko kontzertu nagusiak Berazao gunean egingo dira, eta bertan joko dute, besteak beste, Sharon Stoner, Arkada Social, Huntza edo Willis Drummond bezalako taldeek.
2017ko kilometroak antolatzeko lanak aspaldi hasi ziren, eta egun handia gero eta gertuago dago, eta prestaketa lanak nahiko kontrolpean daudela azaldu du Elortzak