‘Pinotxo hariekin lotu gabe’, protagonisten hitzetan

Bi urteko lanaren ostean, Ganbara faktoriaren bigarren musikal handia Corpus jaietako asteburuan estreinatuko dute Pinotxo hariekin lotu gabe. Bi ordu eta erdiko ikuskizuna moldatu du Ganbara faktoriak, istorioa eta kantuak euskarara ekarrita. 

Pinotxo hariekin lotu gabe izeneko musikala da Oñatiko Ganbara faktoriaren bigarren musikal handia, eta geroz eta gutxiago gelditzen da herrian egingo duten estreinaldirako. Aitor Biain zuzendariak aurreratu du Broadway erako musikala izango dela eta guztira 75 laguneko lan taldea dabil euskaraz estreinatuko den musikalerako lanean. 

Bi ordu eta erdiko euskarazko ikuskizuna izango da, 35 aktorek hartuko dute parte eta 80 pertsonai agertuko dira. Izan ere, aktore bakoitzak paper bat baino gehiago egingo du musikalean. 

Sarrerak
Hiru funtzio eskainiko dituzte: ekainaren 16an, egubakoitza, 18:30ean; eta ekainaren 17an, zapatua, 11:30ean eta 18:30ean. Zapatu arratsaldeko saiorako sarrera guztiak agortuta daude; zapatu goizekorako 205 sarrera gelditzen dira eta egubakoitz arratsalderako, 91. Sarrerak Txokolateixan eta Sacatuentrada.es atarian erosi ahal dira.

Erlazionatuak

Badator Ganbara Txikiren 'Pinotxo, hariekin lotu gabe'

Oñati

Ekainaren 16an eta 17an Zubikoa kiroldegian eskainiko dute; sarrerak 12 eurotan eros daitezke Txokolateixan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.