Badator Ganbara Txikiren 'Pinotxo, hariekin lotu gabe'

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mai. 19a, 13:39
'Pinotxo, hariekin lotu gabe' ikuskizunaren entsegu bat.

Ekainaren 16an eta 17an Zubikoa kiroldegian eskainiko dute; sarrerak 12 eurotan eros daitezke Txokolateixan.

Musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak, argi jokoak..., horiek guztiak batzen ditu Ganbara Txiki abesbatzak ekainaren 17an  estreinatuko duen Pinotxo, hariekin lotu gabe musikalak.

Bi ordu eta erdiko iraupena du egurrezko panpina ezaguna protagonista duen istorioaren euskarazko moldaketak. "Guk sortu dugun proiektua da, hortaz, eskainiko duguna, ikuskizun berria da. Oraingoan ere, sekulako lan-taldea ari gara lanean: aktore eta abeslari lanetan, 35 lagun; eta bestelako lanetan ari direnak kontuan hartuta, 75 kide gara guztira", dio Ganbara Txikiko zuzendari Aitor Biainek.

Hiru emanaldi eskainiko dituzte: ekainaren 16an, egubakoitza, 18:30ean eta hurrengo egunean, 11:30ean eta 18:30ean. Sarrerak 12 eurotan eskura daitezke maiatzaren 30era bitartean –hortik aurrera, 15 eurotan– Txokolateixan eta Sacatuentrada.es atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak