Itzalen mundua da Iker Martinezen lanaren izenburua. Sei kanta batzen ditu bertan, eta "nahiz eta bakarkako lan bat izan, hainbat lagun izan ditu aldamenean, laguntzen".
Musikari oñatiarrak eman duen pausoaren eta diskoaren inguruan hitz egin digu, eta Begi nekatuak kanta, zuzenean ere eskaini digu.