'Begi nekatuak', Iker Martinezen diskoko abestia entzungai

Kalean da Iker Martinezen (Latzen, Potemkin, Lenao) lehen bakarkako diskoa: Itzalen mundua. Eta hemen entzungai disko horretako abesti bat: Begi nekatuak. 

Musikari oñatiarraren izenean, "egoera bat islatzen du: gauez pertsona baten bila aritzeaz, pertsona horren maitasuna lortzeaz…". Ipar Ameriketako tradizioan koka daiteke balada eder hau, ekainaren 2an Puntua-rekin batera Goiena Klubeko bazkideek jasoko duten diskoaren aurrerapena.

Begi nekatuak abestian parte hartzen duten musikariak, honako hauek dira:

  • Iker Martinez de Zuazo: Ahotsa, gitarra eta aho-soinua.
  • Antton Telleria: Bateria eta perkusioa.
  • Ander Etxaniz: Baxua.
  • Arantzazu Saiz: Pianoa.
  • Iraia Aizpuru: Biolina.
  • Iñigo Ibarrondo: Ahotsa.
Erlazionatuak

Iker Martinezen bakarkako lehen lana, laster entzuteko prest

Oñati

Latzen, Potemkin eta bestelako hainbat egitasmotan jardun ondoren, gaur egun Lenao taldean ari da Iker Martinez Oñatiko musikaria. Paralelok...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.