Haustura eta berriz hastearen inguruan sortutako hitz barnerakoiekin, musikariaren unibertso musikal eta pertsonalaren isla fidela da Martinezen bakarkako lehen lan hori. Sei kanturekin osatutako bilduma lasaia da. Ahotsa eta gitarra ardatz dituenak baina askotariko musikarien kolaborazioak ere batzen dituena. Honako abesti horiek osatzen dute Itzalen mundua:
- Aldatzen doa
- Bizi berria
- Bebarrua
- Begi nekatuak
- Errua
- Itzalen mundua
'Puntua' aldizkariarekin banatuko dugu
Ekainaren 2an argitaratuko du Martinezek lan berria eta Goiena Klubeko kideek jasoko dute Puntua aldizkariaren batera, etxean doan. "Artista Goienara etorri zen musika ahalik eta etxe gehienetan egotea gura zuela esanez. Lanean jarri ginen eta adostu dugu Puntua-ko harpidedun guztiak doan jasoko dutela CD-a etxean. Egiteko modu hau hasi dugu Iker Martinezekin, eta zeinek daki, akaso, kultura gehiago ere jasoko du Goienako Klubeko partaide denak Puntua-rekin batera. Eskertuta gaude artistarekin, primizia bazkideekin konpartitu gura izan duelako", azaldu du Goienako Zuzendari nagusi Iban Arantzabalek.
Honenbestez, Debagoieneko 4.000 etxetako buzoitan banatuko da ekainaren 2an Goiena Klubeko bazkide direnen artean, Iker Martinezen lehen bakarkako lana, Itzalen Mundua, Goiena Aldizkaria eta Puntua.
Goiena Klubeko bazkide ez direnak 30 euroren truke egin daitezke, telefono zenbaki honetara deitu edo whatsapp zenbaki honetara idatzita: 688 69 00 07.