Txantxiku ikastolak antolatuko du datorren urtean Gipuzkoako ikastolen festa –1989an bezala–, eta egun hartarako 11 hilabete pasatxoren faltan, motorrak berotzen ari dira dagoeneko.
Hainbat belaunalditako lagunak batu dira gaurko ekitaldian, asko Txantxiku ikastolako kamiseta soinean zutela.
Bergararrengandik lekukoa jaso, eta Elorregitik herriko plazara ekarri dute bizikletaz, taldetxo batek. Azken metroetan harrera beroa egin diete.