Eguerdian iritsi da Kilometroak festaren lekukoa Bergaratik Oñatira. Aurten alboko herrian izan ondoren, 2017an Oñatin izango da Kilometroak, eta lekukoa herrira ekarriz ekitaldi sinbolikoa egin dute gaur. Bideo bat grabatzeko ere aprobetxatu dute. Jende asko batu da Foruen plazan eta Kale Zaharrean, lekukoari harrera egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.