Aurreikusita zegoen baino eguraldi hobearekin jendea asko batu da aurten ere Oñatiko Herri-Egunean, nahiz eta saltzaile batzuen iritziz, aurten herritar kanpora egin duten oporretan. Giro onean, bada, askotariko eta bertako produktuak dastatu eta erosteko aukera aprobetxatu zuten beste askok.
Erakusketaz gainera, lehiaketak ere izaten dira, aurten baina bakarra, hain zuzen ere, gazta lehiaketa. Saria Leibar baserriko Kandido Urtzelairentzako izan zen.
Bestalde, Foruen Plazan egiten den sagardo dastaketan gura baino azkarrago amaitu zen edatekoa, sagardogileren batzuk kale egin zuten-eta zapatuko hitzordura.