Sanmigel jaietako egun garrantzitsua ospatzen ari dira oñatiarrak. Unibertsitate zaharraren aurrealdean egin duten azokarekin eman diote jai egunari hasiera. Nekazaritza produktu ezberdinak, artizautza produktuak eta ganadua izan dira ikusgai. Tartean, baita urtero egiten duten gazta lehiaketa ere. Bestetik, herriko plazan, leku ezberdinetatik etorritako sagardogileek ekarritako sagardoa dastatzeko aukera izan dute bertaratutakoek, eta baita talo goxoa jatekoa ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.