ALBISTEAK

Erreka garbiketa saioa egingo dute domekan Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko urriaren 17a

Hirugarren urtez egingo dute erreka garbiketa Oñatin eta biharkoan herrigunetik irten eta Santxolopetegi eta Zubillaga aldeko erreka tartea garbitu gura dute. Gaur, zapatua, Urkuluko araztegira bisitaldia egingo dute. Batutako hondakinak herriko plazan ikusgai egongo dira aste guztian zehar. Errekan ibiltzeko oinetako egokiak eta eskularruak eramatea gomendatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak