Abenduan geratu zen aske, Auzitegi Nazionalak ebatzi eta gero –Europako zuzentarau bati jarraiki– Espainian ezarritako zigorrean beste estatu batean –kasu honetan Frantzian– betetako espetxe urteak kontuan hartu behar direla. Martxoan, baina, Auzitegi Nazionalak hartu zuen erabaki horren kontra egin zuen Gorenak eta, hala, Alberto Plazaola oñatiarra, Aitto, eta Santiago Arrospide berriz kartzelatzeko agindu zuen. Guardia Zibila Alberto Plazaolaren bila joan zen Oñatira, baina haren etxean ez zuten topatu preso izandakoa.
1990etik espetxean
1990ean atxilotu zuten Alberto Plazaola Frantzian, eta 1996ra arte bertan egon zen espetxean. Behin espainiaratuta, 2018ko abuztura arteko kartzela zigorra zuen, baina, Parot doktrina tarteko, 2026ra arte ez zen irtetekoa. Europako zuzentarau batek hura indarrik gabe utzi eta gero, Curtiseko (A Coruña, Galizia) espetxeko zuzendaritzak preso oñatiarraren zigorra birkarkulatu zuen eta, irizpide berria kontuan hartuta, 2013ko abuztutik kalean egon behar lukeela adierazi zuen.
Inoiz kartzelan denbora gehien egin duen oñatiarra da Plazaola: 24 urte.