Etxeratek bere "gaitzespen irmoena" adierazi dio Alberto Plazaolaren atxiloketari

Eneko Azkarate 2015ko ira. 7a, 14:08

Alberto Plazaola euskal preso politiko ohiak Ziburun "jasan duen bidegabeko atxilotzea" dela-eta, Etxeratek "bere gaitzespen sendoena adierazi" du. Joan den urtarrilean Xanti Arrozpiderekin gertatu bezala, "lotsagarria eta kriminala da oihartzun mediatikoa lortzeko xede garbiarekin" egin den atxilotzea, Etxeratek dioenez.

Honela jarraitzen du Etxeratek hedabideetara igorritako oharrak:

"Mendekuzko ekintza bidegabe hauekin leku txar eta lotsagarrian geratzen ari da nazioartean etengabe Espainiar estatuko aparatu judiziala. Auzitegi Gorenaren azken trikimailu juridiko honek —Frantziako Estatuko espetxeetan egindako urteak ez zenbatzea— haien kondena betetako gure adiskide eta senideak burdinen artean bizitzera zigortu nahi ditu, aurrekoan aipatu genuen legez, kolektibo, komunikabide eta sektore batzuentzako garaikur gisa salduta. Guri eta gure senideei etorkizuna marraztea galarazi eta etsipenean hondoratu nahi gaituen jazarpen politika honen amaiera exijitzen dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak