Realak zale talde berria du Oñatin, Iñigo Martinezen inguruan sortua

Amaia Txintxurreta 2015ko mar. 26a, 09:33

Txantxiku Txuriurdinak Oñatiko Realeko zaleen lagunartea aurkeztu zuten martitzenean. Gaztelekua lepo bete zen, batez ere txuri-urdin zale gaztetxoenekin, eta Iñigo Martinezek eroan zituen txalo zaparrada handienak, hura izan zen-eta protagonista nagusia.

Ondarroako atzelariarekin batera, batera, baita taldekide David Zurutuza, eta Leire Fernandez eta Idoia Agirre Realeko nesken taldekoak ere. Nekane Soria eta Juanjo Arrieta zuzendaritza taldekoak izan zituzten lagun Oñatin.

400 bazkide ditu Oñatiko Realeko zaleen lagunarteak. Aurkezpen ekitaldian, era berean, Xabier Ibarzabal lagunarteko presidentea, Javier Azpiazu Aloñakoa eta Mikel Biain alkatea ere izan ziren.

Aurreskua, lore sorta ematea, sinadurak… Arratsalde-gau ederra igaro zuten guztiek.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak