Realak zale talde berria du Oñatin, Txantxiku Txuriurdinak

Xabier Urtzelai 2015ko mar. 25a, 11:14

Txantxiku Txuriurdinak taldea zale koadrila baten ametsa izatetik errealitate bilakatzera pasa da (400 zalerekin). Eta bi urteko lana dago atzean. Hala, martitzenean Oñatiko gaztelekua goraino bete zen, besteak beste, Realetik etorritako Iñigo Martinez, David Zurutuza, Leire Fernandez eta Idoia Agirre jokalariak bertatik bertara ikusteko. Oñatiko taldeak Ondarruko atzelaria izango du aitajaun, eta Martinezek izandako harreraz txundituta zegoela aitortu zuen: "Ikusgarria izan da, esker oneko berbak baino ez ditut. Oñati betidanik izan da herri realzalea".  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak