Lourdes Oiartzabal eta Peio Osoro azkarrenak Oñatiko duatloian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mar. 14a, 21:08

Lourdes Oiartzabal lezoarra (1:17:37) eta Peio Osoro (1:05:33) eibartarra izan dira azkarrenak Oñatiko duatloiaren 24. edizoan. Lehenak aise irabazi du eta bigarrenak, berriz, azkenera arte lehiatu behar izan du Oñatiko foruen plazak lehen postuan helmugaratzeko. 142 atleta irten dira aurtengoan nobedadez josita egon den proban. Eguraldiak ez du lagundu, baina antolatzaileek "oso pozik" amaitu dute: "Oñatiko herriari eskerrik beroenak, hainbat izan direlako ibilbide osoan bolondres aritu direnak. Era berean, atleten jarrera positiboa eskertu gura dugu, batez ere egin duen eguraldia ikusita", adierazi du Iban Perezek. 

Esprint distantziako duatloia izateak (5,2km korrika, 22,7km bizikletan eta 2,6km korrika) eta ibilbidea erabat ezberdina izatea –batez ere bizikletaren sektorekoa– "ondo" irten dela uste du Perezek: "Jendeak nahiko ondo hartu du. Astean zehar apur bat mesfidati hartu dute batzuek, galdetzen ez zen gogorregia izango esprint distantziako duatloi baterako. Baina behin proba eginda eta balorazio orokorra egiteke oraindik, pozik hartzeko moduko aldaketak izan direla esango nuke". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak