Partidu lehiatua eta parekatua jokatu zuten Eskoriatzak eta Excalibur taldeak zapatu arratsaldean. Atzetik joan ziren etxekoak (0-2) eta bigarren zatian lortu zuten norgehiagokari buelta ematea; amaieran, 3-3. Aukera garbienak eskoriatzarrek izan zituzten arren, ate aurrean ez ziren fin ibili eta Eskoriatza taldeko arduradun Narciso Pavoren arabera, "justua" izan zen berdinketa. Eskoriatzarrek aukera ederra galdu zuten Euskal Ligatik Hirugarren Mailara igotzeko lehian aurkari zuzena den Excalibur bost puntura uzteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.