Oso partidu parekatua izan da, taktikoki oso gogorra: "Guk bi kaleratze jarraian izan ditugunean eurek aukera izan dute partidua euren alde jartzeko, eta ez dute larregi aprobetxatu. Alderantziz gertatu denean, guk bai aprobetxatu dugula", esan du Gartziak. izan ere, polemikarik eta tentsiorik ez da falta izan; argi geratu da gaurkoan ere Santoña ez dela beste edozein aurkari.