Arrasate Rugby Taldeak bigarrenaren aurrean sendotu du lidergoa, ligako onenak direla erakutsiz

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mar. 14a, 20:51

Arrasate Rugby Taldeak 22-5 hartu du mendean ligako bigarren sailkatua, Uribealde. Igor Isasiren mutilek ez diote behar bezala ekin partiduari: "Lehen zatia ez da batere ona izan. Jokalariak oso urduri irten dira; hala aitortu didate atsedenaldian", adierazi du entrenatzaileak. Bigarren zatian euren jokoa egin eta erabat nagusitu dira arrasatearrak. Etxekoen entseguak Arizaletak, Salaberrik, Azkarragak eta Zubizarretak egin dituzte. 

Ligako txapeldun izatea poltsikoan izan arren, mailaz igotzea "beste kontu bat" da, Isasiren arabera: "Mailaz igotzeko datorren urtean zenbat egongo garen ikusi behar da, besteak beste. Bolada onak balio dezala jendea datorren urtera begira ere motibatzeko".

Denboraldia amaitzeko lau partiduren faltan Arrasate Rugby Taldea 15 puntuko alde dute Uribealdearekiko.  Datorren astean ez dute norgehiagokarik izango, eta martxoaren 28ko aste bukaeran Irunen jokatuko dute. Aste Santu ostean azken sailkatua den Funes taldearen bisita izango dute Mojategin eta, hurrengoan, Gasteizko Gaztedi B-ren aurka jokatuko dira. Liga amaitzeko La Unicaren aurka jokatuko dute etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak