HEMEN DEBAGOIENA

Oñatiko gazte lokalak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015eko martxoaren 9a

Gazte lokalak aztertzen dabil Oñatiko Udala. Horren helburua da lokalen azterketa egitea eta protokolo bat zehaztea elkarbizitza eta lokalen segurtasuna bermatuko dituena. Hainbat saio egin dituzte lokalak dituzten gazteekin, lokalen jabeekin, bizilagunekin eta gurasoekin, eta horiek eman dutenaren berri jaso da bideoan. Azkeneko saioa eguaztenean egingo da gaztelekuan 18:30ean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak