Hastear dira Oñatiko Ingurumen Jardunaldiak

Txomin Madina Milikua 2015ko ots. 17a, 17:31

Otsailaren 18an abiatuko dira Oñatin 2015eko Ingurumen Jardunaldiak. Beste gai batzuk ere landuko dituzten arren, batez ere inguruko espezie eta habitat mehatxatuak izango dira aurtengo ardatza. Jardunaldien barruan, erakusketa, hitzaldiak eta zine-emanaldiak prestatu dituzte Natur Eskolakoek. Martxoan, gainera, zuhaitz azoka eta zuhaitz landaketak egingo dituzte.

2015eko Oñatiko Ingurumen Jardunaldien egitaraua

Erakusketa

Ingurumen mehatxatua; gure bisoia hilzorian. Otsailaren 18tik martxoaren 1era, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Hitzaldiak (Denak kultura etxean eta 19:00etan)

Otsailak 18: Gure ingurumen mehatxatua; zeintzuk dira gure panda hartzak?. Hizlaria: Kiko Alvarez, Biologian Doktorea.

Otsailak 24: Bisoi europarra galzorian; Gipuzkoako LIFE proiektua. Hizlariak: Iñigo Mendiola, Gipuzkoako Foru Aldundiko Basanimalien eta Basalandareen Zerbitzu burua. Jorge Gonzalez, Biologian Doktorea, LIFE LUTREOLAko teknikaria.

Otsailak 25: Giza historia ikuspegi energetikotik. Hizlaria: Aimar Uribesalgo, Oñatiko Natur Eskolako hezitzailea.

Otsailak 27: Biomímesis. La única vía para la sostenibilidad.Hizlaria: Roberto Bermejo, Ekonomia Jasangarriaren irakaslea, EHUko katedraduna.

Martxoak 3: Aingira espezie mehatxatua eta angulak arrandegian; nola liteke?Hizlaria: Estibaliz Díaz, Biologian Doktorea, AZTI-Teknaliako ikerlaria.

Martxoak 4: Iraunkortasunerako trantsizioa. Hizlaria: Iñaki Antigüedad, Hidrogeologian Katedraduna, EHUko irakaslea.
irteerak

Filmak, zineklubean (Kultura etxean, 20:00etan)

Otsailak 19: Wildmed; el último bosque mediterráneo.

Otsailak 26: La sal de la Tierra.

Zuhaitzen ingurukoak

Martxoak 7: Zuhaitz azoka.

Martxoak 8: Zuhaitz eguna.

Martxoak 15: Landaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak