Denboraldi-aurreko partidua izateak eta zapatuan egin zuen beroak asko baldintzatu zuen Jose Luis Agirreren omenezko lehia.
Aloña Mendi eta Laudio zelaian kokatu arte, zelai erdian mugitu zuten baloia. Askotan baloi luzeekin, baina azken metroetan aukerak egin barik. Atezainek apenas izan zuten lanik lehen zatian.
Gola, bigarrenean
Atsedenaldiaren ostean, aldaketak batzuk eginda, garaipenaren bila irten ziren bi taldeak, lerroak aurreratu, eta azken metroetara freskotasun handiagoarekin iristeko. Baina, arabarrek sartu zuten lehiako gol bakarra. Aloñak ezin izan zuen berdinketa lortu.