Gazteen mailan, Intxausti eta Eliztegi bikoteak Salegi eta Garmendia bikotea menderatu du 22-17. Partidu luze eta gogorra izan da, atzean erabakitakoa. Senior mailako irabazleak, Intxausti eta Elizegi izan dira, Bolinaga eta Atxotegi bikoteari 22-20 irabazi ostean. Azken txanpara 18-18ko emaitzarekin heldu ostean, Bolinaga eta Atxotegik egindako hutsegiteak ondo aprobetxatu dituzte irabazleek eta azken tantoetan erabaki zen finala.