Xuban Errazkin nagusi Oñatiko helmugan

Junior eta bigarren urteko kadete mailetako 56. Mikel Deuna Saria esprintean erabaki zen. Xabier Contreras (Limousin), Thomas Cabanel (Castelsarrasin) eta Xuban Errazkin (Bazpi) indartsu sartu ziren Unibertsitate etorbideko zuzenera. Bizikletan zutik ipini ziren hirurak, eta segituan atzean geratu zen Cabanel frantziarra. Azken bultzakadan irabazi zuen Errazkinek. 

88 kilometroko proba egin zuten junior eta bigarren mailako kadeteek. Lehen 30 kilometroak lauak eta gainerakoak oso gorabeheratsuak. 

Tropela sakabanatuta heldu zen helmugara. Ormaiztegitik gora, Atagoitirako bidean apurtu zen taldea. Contrerasek, Cabanelek eta Errazkinek 20 segundoko abantaila hartu zuten eta atzekoek ezin izan zuten abantaila hori murriztu Udanarako bidean.

Sari banaketa ekitaldia

Lasterketa bukatuta, saria merezi zuten txirrindulariak Foruen plazako kioskoan elkartu ziren. Lehen hiru sariez gain, mendiko saria (Julen Umerez), tarteko helmugaren saria (Vincent Cabanel), taldekako saria (Bazpi taldea) eta oñatiar onenaren saria (Julen Umerez) banatu zituzten antolatzaileek.

Erlazionatuak

Eskubaloiko epaileek topaketa egin zuten atzo Oñatin

Oñati

Eskubaloiko taldeek denboraldi-aurreak egiten dituzten moduan, partiduetan legea aplikatzen duten epaileek ere lan saioak egiten dituzte. Atzo O&nt...
Dorletako Ama saria Zegama eta Iruñara joan da aurten

Leintz Gatzaga

Intxausti eta Eliztegi bikotea gazte mailan eta Lopez eta Okinena bikotea senior mailan izan dira Dorleta Ama pilotako sariko irabazleak.
Aloñak galdu egin du Agirreren omenezko partidua

Oñati

Igor Serranoren taldeak 0-1 galdu du Laudioren kontra. Denboraldi-aurreko azken partidua izan da oñatiarrendako.
Bergarak irabazi du Arrasate Hiria txapelketa

Arrasate Bergara

Mahoneroek Mondra menderatu zuten (1-0) eta Elorrioaren kontra husna berdindu. Hori horrela, lau punturekin Arrasateko txapelketa irabazi zuten. El...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.