HARMAILATIK

Hogei urte Aloña Mendi Hirugarren mailara igo zela

Xabier Urtzelai 2014ko ekainaren 10a
Duela 20 urte lortu zuen Aloña Mendik Hirugarren mailara igotzea, 1994ko maiatzaren 22an, Loiolan. Eta, Ligako azken jardunaldian, maiatzaren 29an, Danok Bat taldeari 6-1 irabazi ostean jaia ospatu zuten Azkoagainen. Bada, zapatuan orduko eta egungo jokalariek lagunartekoa jokatuko dute, eta bazkaria egingo dute gero. Saioan, orduko kapitain Jose Luis Abaunz, egungo kapitain Iker Olalde eta jaiaren antolatzaile Aratz Losada batu genituen. Horrekin batera, Zaldibarko finaleko irudiak eta Nazioarteko Zazpinako Txapelketa ere jaso genituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak