Hiru orduko spinning maratoian 120 lagunek hartu dute parte

Julen Iriondo

120 lagunek hartu zuten parte zapatu arratsaldean Oñatiko Zubikoa kiroldegian egindako spinning maratoian.

Hiru orduz –40 minutuko lau saiotan, bost minutuko atsedenekin– pedalei eragiten egon ostean, ezagun ziren neke aurpegiak parte-hartzaileen artean. Herrikoez gain, bailaratik iritsitakoak ere izan ziren. Irakasle lanetan ere, Oñatin eta inguruko herrietan eskolak ematen ibiltzen direnak aritu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak