Partidu serioa eginda, 83-73 irabazi du Natra Oñatik

Jagoba Domingo 2014ko api. 6a, 18:58

Asier De La Iglesia taula azpian.
Domeka goizean jokatzeak dakarrenarekin eta baja dezente izan arren, norgehiagoka serioa jokatu dute oñatiarrek Astigarragako Mundarro La Salle taldearen aurka eta hamar puntuko aldeagatik irabazi dute.

Taldeko zortzi jokalarik eta jubeniletako hiruk jokatu dute. Hasieran lo kantxaratu arren, 0-6ko partzialarekin hasi da partidua, pixkanaka erritmoa hartu dute etxekoek eta lehen laurdena aurretik amaitu dute(22-19). Erritmo biziko laurdena izan da eta bi taldeak defentsan baino, erasoan ibili dira fin. Saskiratze errazak egin dituzte biek, hala ere, bigarren laurdenean atzean estutu eta puntu gutxiago lortu dituzte. Atsedenaldira puntu bat azpitik joan dira etxekoak(33-34).

Amaierara arte borrokan

Lehenengo zatian, Asier De La Iglesiak min handia egin du taula azpian, aldagelatik bueltan baina, La Sallekoek defentsa gogorragoa egin diote pibotari. Hala ere, etxekoek kanpotik jokatzeari ekin diote eta bederatzi puntuko aldea lortu dute markagailuan, joko ona erakutsiz.
Azkenengo hamar minutuak, hamahiru puntuko aldea lortu ostean, lasaiak izango zirela zirudien arren, hiru eraso txar egin ostean La Sallekoak berriz ere gerturatu dira. Azken hiru minutuetan erabaki da partidua eta La Sallekoek kantxa osoan estutu arren, oñatiarrek jaurtiketa libreak ondo aprobetxatu dituzte. Garaipenari esker, Natrako mutilek denboraldi amaiera lasaia izango dute.

Hurrengo partiduak

Atzokoaren ostean, hiru norgehiagoka geratzen zaizkie oñatiarrei denboraldia amaitzeko. Datorren astean, Hotel Gran Bilbao Berrio-Otxoa taldearen aurka jokatuko dute; eta azkenengo biak maiatzean izango dira. Lehena GDKO Ibaizabalen aurka, Zubikoan jokatuko duten azken norgehiagoka, eta Omega Meripherals La Salle taldearen aurka denboraldiko azkena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak