Denbora askoan golik egin gabe egon eta gero, gerturatu ziren apur bat oñatiarrak, baina, oro har, zailtasunak izan zituzten jaurtiketa erosoak lortzeko.
Atsedenaldian 8 eta 13 atzetik, bigarren zatiari indartsu ekin zioten etxekoek; bizi jokatuz, gol bakarrera gerturatu ziren: 13 eta 14. Urduri jartzen hasiak ziren kanpokoak, eta bi jokalari gutxiagorekin zirela Aitor Billarren barneraldi baten epaileek faltarik adierazi ez eta min hartu zuen gainera oñatiarrak. Eten egin zen etxekoen erreakzioa. Axier Urrutiak –8 gol– hartu zuen orduan erantzukizuna, baina Aloñak, 19 eta 21 ere gerturatu arren, ezin izan zuen irabazi.