Ford Mugarri Arrasatek 25 eta 34 irabazi du Egiaren kiroldegian

Julen Iriondo 2014ko api. 6a, 19:31
Sailkapenean nahikoa pareko ziren bi taldeak neurketa hasi baino lehen, eta partiduaren zati handienean ere ez zen gehiegizko alderik nabaritu batzuen eta besteen artean.

Alde politak hartzen zituzten tarteka arrasatearrek, baina berriz ere hurbiltzen ziren Egiakoak. Ford Mugarri pazientziaz aritu zen erasoan, baloia mugituz zuloak aurkitu arte. Bospasei jokalarik lauzpabost gol sartu zituztela eta, pozik zen partidu amaieran Pablo Gartzia entrenatzailea.

Atsedenaldian 15 eta 16 zegoen partidua, eta 23 eta 24 ere izan ziren, baina bigarren zatian barrena defentsa are gehiago doitu eta orduan lortu zuen Ford Mugarrik markagailuan zuloa egitea.

Datorren astean Romorekin etxean bukatuko dute liga. Bizkaitarrak azken postua saihesteko lehian ari dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak