Urtarrilaren 5ean 22:30ean izango da saioa, eta Txapelketa Nagusiko zortzi finalistek kantatuko dute. Hilaren 16an jarri zituzten sarrerak salgai, baina berehala agortu eta jende asko sarrerarik gabe geratu zela ikusita erabaki zuen Oñatiko Bertso Eskolak saioa kantxara pasa eta beste 250 sarrera salgai jartzea. Ez dute asko iraun.