Amets Arzallus txapeldunaren presentziak berezia egingo du saioa; hendaiarrarekin batera Unai Iturriaga eta Xabier Silveira egongo dira. Herriko ordezkaritza Paula Amilburuk osatuko du: "Puntako hiru bertsolariz gain, herriko bat gonbidatzen dugu beti", diote antolatzaileek. Gai jartzaile lanetan Manex Agirre eta Xabi Igoa arituko dira. Sarrera leihatilan bertan erosi ahalko da, bost eurotan.