ALBISTEAK

Atez ateari aukera bat eman

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urtarrilaren 14a

"Hondakinen arazoaren parte garen heinean konponbidearen parte izan behar garela pentsatzen dugu", zioen Amaia Diaz de Monasterioguren dietistak eta Arantzazu Ibarrondo liburutegiko arduradunak irakurritako oharrak, atzean kondizio askotariko herritarrak zituztela –340 lagun inguru batu ziren denera–. Gaur hasita, urtarrilean zehar auzoz auzo egingo dituzten atez atekoaren gaineko bileretan parte hartzera ere animatu zituzten herritarrak. Gaur goizean, 10:00etan, izan da lehena, Ugarkalde eta San Lorentzoko bizilagunekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak