ALBISTEAK

Atez atekorako ontziak ez jasotzera deitu dituzte oñatiarrak

Goiatz Arana Begiristain 2013ko maiatzaren 17a

Hilaren 22an banatuko ditu Oñatiko Udalak hondakinen gaikako bilketa (atez atekoa) hasteko ontziak. Bada, eguenean, hilak 16, atez atekoaren aurkako Gipuzkoako plataformek ontziak ez jasotzera deitu zituzten oñatiarrak. Kultur etxean egin zuten prentsaurrekoa Patxi Amantegi Gipuzkoako plataformen bozeramaleak eta Bergara, Aretxabaleta eta Arrasateko atez atekoaren aurkako plataformetako ordezkariek. Amantegik esan zuenez, orain arte "modu onean" joan direnean "inork" ez die kasurik egin; horregatik erabaki dute orain deialdi hori egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak