Irratia

PERYFERYKA PODKAST

Begirada gazte batetik abiatuta hainbat gonbidatu bidelagun, sor daitezkeen solasaldi guztiei zukua aterako dietela diote Peryferyka ekoiztetxekoek. "Bai guk eta baita gonbidatuek ere testuinguru garaikidean, eta bereziki arte eta ekintzailetzaren alorretan, presente dauden auzien gainean gogoetak burutuko ditugu".
-- Peryferyka ekoiztetxea --
4 atal entzuteko
Peryferyka Podcast 4: Osa + Mujika
2025/07/05

Xabier eta Jaiotz, Jaiotz eta Xabier. Osa + Mujika izenez ezagutzen den topaketa artistiko hori gaur egungo dantza eta jantzigintza alorreko proposamenik ikusgarrienetakoa da.

Peryferyka Podcast 3: Oihana Arana
2025/06/14

“Aukera kostua” kontzeptuaren baitan makina bat gogoeta egon daitezke. Guk metafora zuzenean bertsolaritzaren bapatekotasunarekin lotu dugu, eta podkastean jarduera horri buruz sakontasunean hitz egin dugu.

Peryferyka Podcast 2: Eider Sanchez 'Xander'
2025/05/31

Eider Sanchez, Xander, bele beltza. Guretzat Charli XCX euskalduna, bere hiperpop abestien letrek barrenak nahasten dizkiguten arren, dantza egiteko bezain doinu biziekin abesten ditu abeslari gazte honek.

Peryferyka Podcast 1: Mariasun Pagoaga
2025/05/17

"Ez dira gai teoriko esplizituak, baizik eta filosofikoak, hausnarketara bultzatzen dutenak". Hala definitzen dute Aramaioko Zihara Etxeberriak eta Arrasateko Dani eta Ariana Nespereirak podkastaren mamia.

.2..